Jokatu beharreko partidak eguneko egunkariaren bidez iragarri izan dira. Hasiera-hasieratik dauka egunkarietan bere txokoa (txokoa besterik ez bada ere) Lezoko txapelketak. Inoiz edo behin (oso gutxitan, baina) finalak titular handietan eman ohi dira. Dena dela, beti ez da gaur egun bezain erraza izan. Duela urte batzuk, nahiko zaila zen egunkarietara iristea, batez ere azpiegiturarik ez zegoelako.
Orain 25 urte gaur baino egunkari gutxiago zegoen. Zeudenek orrialde gutxiago zituzten eta nazioarteko, estatuko eta, asko jota, probintzia mailako albisteetan ipintzen zituzten euren mugak. Herrietako albisteek nekez aurkitzen zuten zegokien tokia. Hona hemen herri mailako albisteei eskaintzen zitzaien tokia eta zegoen koordinazio eskasa ongi adierazten duten pasarte bat edo beste:
No era grande la actividad programada para ayer, martes, y tampoco es demasiado importante la que a la hora de escribir esta crónica estaba anunciada para hoy. Por esto, la pelota aficionada tendrá un lugar preferente...
(Javier Zabaleta, DV, 74-09-18, 19. or.).
...hubo el sábado dos reuniones importantes de las que no tengo la menor noticia... No han llegado noticias de los resultados habidos lo que es una pena.
(Javier Zabaleta, DV, 75-09-16, 19. or.).
Destacan hoy las finales de Lezo, del III Memorial Josetxo Etxandi en categorías de Benjamín, Alevín e Infantil. Por cierto, ¿alguno de Vds. sabe quienes se proclamaron campeones en juveniles y primera? Como orientación les diré que esas finales se jugaron el miércoles
(José de Urdanibia, DV, 77/09/17, 27. or.).
Komunikabideek orokorrean, eta prentsa idatziak bereziki, hartu duten garrantziari esker gaur egun askoz ere errazagoa da informazioa bertara helaraztea. Hala ere, txapelketaren maila eta bilakaera kontuan harturik, ez dirudi merezi duen garrantzia ematen diotenik. Oraindik ere, eguneko partiduen informazioa ematera mugatzen dute beren lana. Nekez ikusiko da Lezoko txapelketari buruzko titular handirik
Uda partean hainbat egunkarik herrietako jaiei eskaintzen dizkieten orrialdeetan eman ohi da txapelketari buruzko informazioa, baina jaietako ekitaldi den neurrian soilik ez berariaz dagozkion merituengatik.
Telebistan duen presentzia aipatzea ere ez du merezi. Gonbidapena luzatu izan zaien arren, ez dira inoiz hurbildu partiden grabaziorik ere egitera. Final historikoak jokatu izan dira: Ansola-Atano XIII // Urionaguena-Elkoro; Haritz-Goñi III // Apezetxea-Almandoz (maila handiko pilotariek parte hartu zuten urte honetan: Otaegi-Auxkin, Galarza V-Iparragirre, Berraondo-Gastesi, Artola-De Luz), Samaniego-Andueza III // Egiguren-Tapia I … ETB ez zen inondik ere ikusi. Lezon jokatzen diren afizionatu mailako partidak baino eskasagoak telebistaz ikusten ohituta gaude azken aldi honetan.